Bizitza negozioa baino gehiago delako, naturarekiko errespetua erakusten saiatzen gara Aristieta basarrian. Hori dela eta, udan eguzkiak berotzen du basarriko ura; neguan, eguzkia eta sua elkarlanean aritzen dira.

Errespetu berari lotuta jorratzen dugun nekazaritza ekologikoa da, lurra kutsatu gabe. Ekoiztutako produktuak erosteko aukera ere badago.

Zer da nekazaritza ekologikoa?

Nekazaritza ekologikoak hiru oinarri dauzka: ongarri naturala, bere egiturari kalte egin barik lurra lantzea eta labore elkartua eta txandakakoa.

Nekazaritza ekologikoak, ohiko nekazaritzak ez bezala, ez du erabiltzen ez ongarri kimikorik, ez pestizidarik, ez fitohormonarik, ez gainerako sintesi-produktu kimikorik. Honela, ziklo biologiko naturalari eusten dio eta ez dio ingurugiroari kalterik egiten.

descargar flash player
descargar flash player
aristieta@saregin.com
Aristieta Baserria© 2012.