XVII. mendean Olaeta-Arestieta sendiak Aristieta Jauregia izango dena eraikitzea erabakitzen du. Denboraren joanean, bertan jaioko dira Bizkaiako Diputatu Nagusi izango diren Francisco Ignacio de Olaeta Arestieta Jauna eta bere semea Juan de Olaeta Arestieta y Trobika, azken hau Gernikako Alkate eta Bizkaiako Diputatu Nagusia zenaren alabarekin ezkonduta.

Familia berekoak pasatu ziren Aristietatik Guardia Marinak eta monjak. Hauetariko batek, Teófila de Agirre y Olaeta Andereak, María Josefina Ama ezizenekoak, Jauregiko aurrekaldean dagoen kapilla eraikitzea agindu zuen. Jatorrizko sendiak Jauregitik alde egin eta hau basarri bilakatu zen. Basarri honetan kokatzen da Aristieta Nekazalturismoa.

descargar flash player
descargar flash player
aristieta@saregin.com
Aristieta Baserria© 2010.